BARRUNDIAKO EKONOMATOA
2019(e)ko uztailaren 20(a), larunbata
Etxean sagardoa egiteko tallerra antolatu dugu:
Bi saio eta irakaslea Jakoba Errekondo izango da.
Lehenengo saioa uztailaren 11an, ostegunez, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ozaetan, udaletxe zaharreko aretoanBigarren saioa, irailaren bukaeran baina oraindik ez dago zehaztuta.
Gure asmoa da etxean sagardoa egiteari -kantitate txikietan beraz- buruz oinarrizko ezagupenak lortzea eta sor daitezkeen zalantzei ahalik eta zehatzen erantzutea.
Zein sagar mota erabili? noiz-nola-zer egin? Hartzidura desberdinak. Beharrezko azpiegitura. Ontzi ezberdinak (egurrezkoak, altxairuzkoak...)Etxean egindako sagar mota dezberdinak dastatzeko aukera egongo da.
Izen ematea: Ekonomatoan edo 686 030084 (arratsaldez) telefonora deituta. Datu batzuk eman behar direnez, hobe Ekonomatoan izena ematea.

2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata
Sagar
zukua: 3 onura baina hobeto gura!
1.-Duela urte gutxira
arte baztertze bidean eta zokoraturik zeuden sagarrondoen bizi
itxaropena dezente luzatu da azken urteotan gure herrietan; izan
ere, ia nazkaturik gindeuzkaten arbola horien frutuei, lehen lurrera
erori eta bertan usteltzen uzten genituen horiei, balioa eta doaiak
aurkitzen dizkiegu orain, eta ez soilik zukua egitekoa; gure arreta
eta sentiberatasuna berpizteko ere balio izan du: udaberriko
loraldiaren xarma dela, zomorroen eta bestelako abereen joan-etorrien
gaineko ardura dela, sagar barietate bakoitzaren zapore eta itxura
bereizteko gaitasun berreskuratua dela…
2.-Gure arteko distantzia
eta aparte bizitzea murriztu egin da inguruotan; izan ere sagar
zukuaren jarduerarekin batera harreman sarea ehunduz joan da
urteotan. Izatez, Barrundiako gure herriak elkarrengandik dezente
aldenduta daude, eta bizimoduz, herri horietako jendeak ere elkarri
nahikoa bizkar emanda bizi gara, bada horiek apur bat leundu eta
goxatu dira zukugintzaren abaroan.
3.-Zirkulua
ixtea lortu dugu, naturari kendu zaiona lurrari itzultzen zaio;
izan ere lurretik elikatzen den sagarrondoak bere fruituak eman eta
guk fruitu horiekin zuku egiten dugu, baina bide horretan hondakinak
ere sortzen ditugu, “patsa” deritzoguna, eta badakigu zenbat
buruhauste izaten ditugun gure gizarte moderno honek sortzen dituen
hondakinak kudeatzeko garaian, bada sagarretatik zukurako prozesu
horretan sortzen den hondakin hori kutizi gozagarria da gure
ganadurako, eta ganaduaren hesteetatik nola ez, natural-natural gure
belaze berdeetara igarotzen da horiek ongarrituz.
Hobeto gura: Barrundian
sortu den proiektu honek arrakasta izan du, ezin uka, baina ez gara
konformatzen eta gauza batzuk hobetu beharrean gaudela konturatu
gara. Proiektua xume sortu zen eta antolamendurako azpiegitura ere
xumea da eta horrek arazotxo batzuk eragin ditu: txandak emateko
garaian, beharrezko materiala garaiz eta prest edukitzeko
garaian…Proiektu xumea izanik ere jende askorengan du eragina eta,
beraz, erantzunkizuna ere handia da eta erantzunkizun horri erantzun
egokia ematen asmatu behar dugu; hala bedi!
2018ko
datuak:
Lan egindako
egunak abuztutik azarora: 61 egun
Egindako
txandak: 144 txandak
Ekoiztutako
zuku litroak: 17..883 Ltr
FINAL
DE CAMPAÑA DEL ZUMO DE MANZANA
Como finalización de la Campaña de Elaboración de Zumo de manzana,
el ekonomato de Barrundia con la colavoración de la comisión de
fiestas, celebró en Larrea una pequeña exposición con maquinaria
antigua, degustación de diferentes zumos y la presencia de dos
bretsolaris que recorrieron diferentes historias de la manzana con
gran humor. Gracias a todas las personas que lo hicieron posible.
¡En la campaña 2019 nos encontraremos!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)