2019(e)ko uztailakren 20(a), larunbata

Etxean sagardoa egiteko tallerra antolatu dugu:


Bi saio eta irakaslea Jakoba Errekondo izango da.
Lehenengo saioa uztailaren 11an, ostegunez, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ozaetan, udaletxe zaharreko aretoanBigarren saioa, irailaren bukaeran baina oraindik ez dago zehaztuta.
Gure asmoa da etxean sagardoa egiteari -kantitate txikietan beraz- buruz oinarrizko ezagupenak lortzea eta sor daitezkeen zalantzei ahalik eta zehatzen erantzutea.
Zein sagar mota erabili? noiz-nola-zer egin? Hartzidura desberdinak. Beharrezko azpiegitura. Ontzi ezberdinak (egurrezkoak, altxairuzkoak...)Etxean egindako sagar mota dezberdinak dastatzeko aukera egongo da.
Izen ematea: Ekonomatoan edo 686 030084 (arratsaldez) telefonora deituta. Datu batzuk eman behar direnez,  hobe Ekonomatoan izena ematea.

2019(e)ko martxoakren 23(a), larunbata

OKT ELKARTEA BARRUNDIAKO KONTSUMITZAILE TALDEA


GURE EKONOMATOA - TRIPTIKO






San Blaseko Erroskilak


Ugaranako erroten aztarnak


Bertsoak erosketetan!!!! Eguerdi ederra!!!!



Sagar zukua: 3 onura baina hobeto gura!
1.-Duela urte gutxira arte baztertze bidean eta zokoraturik zeuden sagarrondoen bizi itxaropena dezente luzatu da azken urteotan gure herrietan; izan ere, ia nazkaturik gindeuzkaten arbola horien frutuei, lehen lurrera erori eta bertan usteltzen uzten genituen horiei, balioa eta doaiak aurkitzen dizkiegu orain, eta ez soilik zukua egitekoa; gure arreta eta sentiberatasuna berpizteko ere balio izan du: udaberriko loraldiaren xarma dela, zomorroen eta bestelako abereen joan-etorrien gaineko ardura dela, sagar barietate bakoitzaren zapore eta itxura bereizteko gaitasun berreskuratua dela…
2.-Gure arteko distantzia eta aparte bizitzea murriztu egin da inguruotan; izan ere sagar zukuaren jarduerarekin batera harreman sarea ehunduz joan da urteotan. Izatez, Barrundiako gure herriak elkarrengandik dezente aldenduta daude, eta bizimoduz, herri horietako jendeak ere elkarri nahikoa bizkar emanda bizi gara, bada horiek apur bat leundu eta goxatu dira zukugintzaren abaroan.
3.-Zirkulua ixtea lortu dugu, naturari kendu zaiona lurrari itzultzen zaio; izan ere lurretik elikatzen den sagarrondoak bere fruituak eman eta guk fruitu horiekin zuku egiten dugu, baina bide horretan hondakinak ere sortzen ditugu, “patsa” deritzoguna, eta badakigu zenbat buruhauste izaten ditugun gure gizarte moderno honek sortzen dituen hondakinak kudeatzeko garaian, bada sagarretatik zukurako prozesu horretan sortzen den hondakin hori kutizi gozagarria da gure ganadurako, eta ganaduaren hesteetatik nola ez, natural-natural gure belaze berdeetara igarotzen da horiek ongarrituz.
Hobeto gura: Barrundian sortu den proiektu honek arrakasta izan du, ezin uka, baina ez gara konformatzen eta gauza batzuk hobetu beharrean gaudela konturatu gara. Proiektua xume sortu zen eta antolamendurako azpiegitura ere xumea da eta horrek arazotxo batzuk eragin ditu: txandak emateko garaian, beharrezko materiala garaiz eta prest edukitzeko garaian…Proiektu xumea izanik ere jende askorengan du eragina eta, beraz, erantzunkizuna ere handia da eta erantzunkizun horri erantzun egokia ematen asmatu behar dugu; hala bedi!
2018ko datuak:
Lan egindako egunak abuztutik azarora: 61 egun
Egindako txandak: 144 txandak
Ekoiztutako zuku litroak: 17..883 Ltr
FINAL DE CAMPAÑA DEL ZUMO DE MANZANA
Como finalización de la Campaña de Elaboración de Zumo de manzana, el ekonomato de Barrundia con la colavoración de la comisión de fiestas, celebró en Larrea una pequeña exposición con maquinaria antigua, degustación de diferentes zumos y la presencia de dos bretsolaris que recorrieron diferentes historias de la manzana con gran humor. Gracias a todas las personas que lo hicieron posible. ¡En la campaña 2019 nos encontraremos!