GURE EKONOMATOA - TRIPTIKO
2019(e)ko martxoaren 23(a), larunbata
Sagar
zukua: 3 onura baina hobeto gura!
1.-Duela urte gutxira
arte baztertze bidean eta zokoraturik zeuden sagarrondoen bizi
itxaropena dezente luzatu da azken urteotan gure herrietan; izan
ere, ia nazkaturik gindeuzkaten arbola horien frutuei, lehen lurrera
erori eta bertan usteltzen uzten genituen horiei, balioa eta doaiak
aurkitzen dizkiegu orain, eta ez soilik zukua egitekoa; gure arreta
eta sentiberatasuna berpizteko ere balio izan du: udaberriko
loraldiaren xarma dela, zomorroen eta bestelako abereen joan-etorrien
gaineko ardura dela, sagar barietate bakoitzaren zapore eta itxura
bereizteko gaitasun berreskuratua dela…
2.-Gure arteko distantzia
eta aparte bizitzea murriztu egin da inguruotan; izan ere sagar
zukuaren jarduerarekin batera harreman sarea ehunduz joan da
urteotan. Izatez, Barrundiako gure herriak elkarrengandik dezente
aldenduta daude, eta bizimoduz, herri horietako jendeak ere elkarri
nahikoa bizkar emanda bizi gara, bada horiek apur bat leundu eta
goxatu dira zukugintzaren abaroan.
3.-Zirkulua
ixtea lortu dugu, naturari kendu zaiona lurrari itzultzen zaio;
izan ere lurretik elikatzen den sagarrondoak bere fruituak eman eta
guk fruitu horiekin zuku egiten dugu, baina bide horretan hondakinak
ere sortzen ditugu, “patsa” deritzoguna, eta badakigu zenbat
buruhauste izaten ditugun gure gizarte moderno honek sortzen dituen
hondakinak kudeatzeko garaian, bada sagarretatik zukurako prozesu
horretan sortzen den hondakin hori kutizi gozagarria da gure
ganadurako, eta ganaduaren hesteetatik nola ez, natural-natural gure
belaze berdeetara igarotzen da horiek ongarrituz.
Hobeto gura: Barrundian
sortu den proiektu honek arrakasta izan du, ezin uka, baina ez gara
konformatzen eta gauza batzuk hobetu beharrean gaudela konturatu
gara. Proiektua xume sortu zen eta antolamendurako azpiegitura ere
xumea da eta horrek arazotxo batzuk eragin ditu: txandak emateko
garaian, beharrezko materiala garaiz eta prest edukitzeko
garaian…Proiektu xumea izanik ere jende askorengan du eragina eta,
beraz, erantzunkizuna ere handia da eta erantzunkizun horri erantzun
egokia ematen asmatu behar dugu; hala bedi!
2018ko
datuak:
Lan egindako
egunak abuztutik azarora: 61 egun
Egindako
txandak: 144 txandak
Ekoiztutako
zuku litroak: 17..883 Ltr
FINAL
DE CAMPAÑA DEL ZUMO DE MANZANA
Como finalización de la Campaña de Elaboración de Zumo de manzana,
el ekonomato de Barrundia con la colavoración de la comisión de
fiestas, celebró en Larrea una pequeña exposición con maquinaria
antigua, degustación de diferentes zumos y la presencia de dos
bretsolaris que recorrieron diferentes historias de la manzana con
gran humor. Gracias a todas las personas que lo hicieron posible.
¡En la campaña 2019 nos encontraremos!
2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena
2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata
2017(e)ko urriaren 15(a), igandea
Hurrengo astean hasiko dira obrak ekonomatoan eta atzo hustu genuen dena lanak egin ahal izateko. Egokitu dugu udaletxeko zaharrean gela bat ekonomatoa zabalik egon ahal izateko obrek irauten duten bitartean. Justu oraingo ekonomatoaren ondoko atean. Asteburuetan bakarrik zabalduko dugu betiko ordutegiarekin. Astean zehar itxita egongo da.
La semana que vienen van a empezar las obras en el ekonomato y ayer se vació todo para que se puedan llevar a cabo. Hemos ubicado un nuevo y provisional ekonomato en una habitación del ayuntamiento viejo para mantenerlo abierto durante la obra. Justo en la puerta de la izquierda del actual ekonomato. No tiene pérdida. Abriremos sólo los fines de semana en el horario habitual. Entre semana estará cerrado.
Gure ekonomatora ekartzen ditugun produktuak non eta nola egiten diren ezagutu nahi duzu? Oraingoan Olbea garagardo fabrika eta Araiako obradorea ezagutzea proposatzen dizuegu.
Eguna: Urriak 22, igandea.
Ordua: 10:00-14:00 gutxi gorabehera.
Lekua: Ozaetako ekonomatoan 09:45ean, edo Olbean bertan, Agurainen, 10:00etan.
Kotxeak betetzeko moldatuko gara!
Anima zaitez!!!
El 22 de Octubre, excursión para conocer la fábrica de cervezas Olbea y el obrador de Araia. ¿Vienes?
¿Quieres conocer dónde y cómo se hacen los productos que traemos al ekonomato? Os proponemos en esta ocasión conocer a los productores de la cerveza Olbea y el obrador de Araia.
Día: 22 de Octubre.
Horario: De 10h a 14h aproximadamente.
Lugar: 09:45h en el ekonomato o a las 10h en Agurain, en la fábrica de Olbea.
Nos organizaremos con los coches.
Anímate!
-----------------------------------------------------------------------
2017(e)ko uztailaren 6(a), osteguna
2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala
ELGEA - UGARANA NATUR IBILALDIA
Elgeatik abiatuta Ugarana urjauzi-ra gertutatuko gara, adin guztietako mendi irteera
apirilak, 2, 10.00etatik 14etara
Irteera: Elgeako eliza
Recorrido desde Elgea para visitar y conocer la cascadas de Ugarana, apta para todas las edades.
Día 2 de abril, de las 10 de la mañana a las 2 del mediodía
Lugar de salida: Iglesia de Elgea
2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea
Arabako Kontzejuen Elkarteak sustatutako kanpaina, herrietako denda txikiak sustatzeko. Bideoan bertso sorta ederra
Arabako Kontzejuen Elkarteak sustatutako kanpaina, herrietako denda txikiak sustatzeko. Bideoan bertso sorta ederra
TRAILERRA
ZAINDU ZEUREA. Arabako Kontzejuen Elkarteak sustatutako kanpaina, herrietako denda txikiak sustatzeko. Bideoan bertso sorta ederra
(BIDEOA) 16min
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






